cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/03

Gaur giro lasaia espero dugu. Zerua partez hodeitua egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina une askotan giroa argia izango da. Egunak aurrera egin ahala hodeiak ugarituko dira eta arratsaldean zerua estalita geratuko da. Arratsalde-gauean euri txikia egin dezake. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura 17-20 ºC artera igoko da.

Tenperatura:

  • Bilbao: 9/20 ºC
  • Donostia:7/19ºC
  • Gasteiz:4/17 ºC
  • Iruña:4/19 ºC
Bihar

2024/05/04

Larunbatean hodeiak eta hego-haizea nagusi. Hodeiak ugariak izango dira egun osoan eta momentu askotan zerua estalita agertuko da; tarteka ostarteak ere zabal daitezke. Noizbehinka euria egingo du, oro har, euri txikia, baina ez da baztertzen arratsaldean zaparrada mardulagoren edota trumoitsuren bat bota dezakeenik. Tenperaturak, hego haize horri esker, gora egingo du eta maximoak 20-23ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 19-21ºC-koak barnealdean.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/23 ºC
  • Donostia:12/22ºC
  • Gasteiz:10/19 ºC
  • Iruña:10/20 ºC
Etzi

2024/05/05

Giro aldakorra. Goizean, oro har, ostarte politak izango ditugu, eta arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Orduan hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparrada batzuk botako ditu; baliteke trumoi-ekaitzak ere izatea. Hego-haizea ibiliko da beste behin, baina arratsaldean haizeak iparraldera egingo du. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, baina pittin bat igo daitezke.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/23 ºC
  • Donostia:13/22ºC
  • Gasteiz:10/20 ºC
  • Iruña:9/21 ºC

Joera

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 11:49:00
    0
  • Itsasbehera 05:13:00
    17:41:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.69 / 0
    B: 1.55 / 1.65
  • Eguzkia UTC 05:02:00
    UTC 19:16:00
  • Ilargia 02:47:00
    13:39:00

2024/05/03

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, arratsaldean iparraldeko tarteekin ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko tarteekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m-ko olatuak altxatuko ditu, egunaren amaieran 1 m-koak.

Bihar
  • Itsasgora 00:08:00
    12:48:00
  • Itsasbehera 06:18:00
    18:42:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.04 / 3.96
    B: 1.31 / 1.36
  • Eguzkia UTC 05:01:00
    UTC 19:17:00
  • Ilargia 03:10:00
    14:57:00

2024/05/04

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Egunaren bigarren partean tarteka iparraldekoa ibiliko da 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora 01:05:00
    13:37:00
  • Itsasbehera 07:13:00
    19:34:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.31 / 4.23
    B: 1.06 / 1.07
  • Eguzkia UTC 04:59:00
    UTC 19:18:00
  • Ilargia 03:32:00
    16:16:00

2024/05/05

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Arratsaldean ipar-osagaira egingo du, eta azken orduetan ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.

1 / 30 Hurrengoa
Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Elurra mara-mara, Aralarren

Elurra mara-mara, Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Maiatzari ekiteko, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena

Goizean zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak asko jaitsiko dira eta elur maila 1.000 metroan koka daiteke.
Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Giro hodeitsua, euria eta tenperatura jaitsiera nabarmena, maiatza hasteko

Asteazken goizean euri zaparrada mardulak botako ditu, baina egunak aurrera egin ahala tartekatuagoak izango dira. Gainera, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eta elurraren maila 1.000 metrora kokatu daiteke.
Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Giro egonkorra eta argia apirila amaitzeko

Asteazkenerako, maiatzaren 1erako, tenperaturak berriro nabarmen jaistea eta euri asko egitea espero da.
Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa ekialdea, Lapurdi eta Nafarroa iparraldea) noizbehinka euria egingo du. Datozen egunotan ere giro ezegonkorra izango da nagusi.
Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Nafarroako geografiako puntu batzuk elur-geruza fin baten azpian esnatu dira gaur. 800-1000 metrotik gora elurra ari du.

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak